Vajra

Urrezko vajra bat.

Vajra (devanagariz वज्र, txineraz 金剛 jīngāng, tibeteraz རྡོ་རྗེ། dorje, japonieraz kongō, 金剛) Mahayana budismoko sekta batzuen, Tibeteko budismoaren eta hinduismoaren tresna esoterikoa, punta bateko edo askotako txintxirrin baten antzekoa.

Hinduismoan, Indra jainkoaren arma da, espirituaren egonkortasunaren eta hautsezintasunaren ikurra. Errituetan, diamantearen edo oinaztargiaren sinbolo gisa, txilinarekin batera erabiltzen da gehienetan. Vajrayana eskolaren doktrinetan pertsonaren izatea ezin ezabatuzkoa dela adierazten du.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search